GAITASUN DIGITALAK GIZARTE HEZITZAILEENTZAT
Kaixo guztioi!
Gaurko honetan bigarren erronkari buruz arituko naiz, hau gaitasun digitaletan oinarrituko da eta noski gizarte hezitzaileei zer nolako ekarpenak ematen dizkigun aztertzen egon gara.
Hau hobeto ulertzeko burututako taula txertatuko dizuet, bertan konpetentzia honetan dauden gaitasunak ikusi ahal izango dituzue. Gaitasunei emandako garrantzia edo neurtzeko erabakia pertsonala dela argitzea garrantzitsua iruditzen zait, hori argi utzi ostean hona hemen taula.
Taula ikusi ondoren zer pentsatzen duzue konpetentzia digitalei buruz? Gizarte hezitzaileentzat garrantzitsuak dira?
Nire ustez, gaur egungo gizartean konpetentzia digitalak gero eta garrantzitsuak izaten ari dira. Gure lana asko errazten dutelako, eguneratuta egoteko oso aproposak direlako, lan egiteko aukera asko ahalbidetzen dituztelako... Baina noski, honi erabilpen egoki bat emateko ulertzea eta menperatzea ezinbestekoa izaten da. Teknologia gure bizitzan oso presente dagoenez erabilpen egokia ematen jakin beharko genukeela uste dut.
Egia da ere ezin garela horretan oinarritu, gure lana pertsonekin aurrez aurre burutzean etekin handiagoak eskuratzea lortzen dugulako. Hala ere, bi hauen arteko kohesioa lortzekotan emaitzak askoz hobeagoak, mamitsuagoak eta handiagoak izango lirateke.
Informazioa bilatzeko, datuak biltzeko, hauen emaitzak kalkulatzeko, eta beste mila gauzetarako oso baliagarriak dira. Gauza guztiak bezala bere alde onak eta baita txarrak izan ditzakete, baina gaitasun digitalen konpetentziak menperatuta izatean etekinak soilik aterako ditugu.
Espero dut zuen interesekoa izatea, eskerrik asko irakutzeagatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario