lunes, 20 de abril de 2020

3.ERRONKA


·MaskApp·


Egunon guztioi!

Zelan daramazue momentu honetan bizi ari garen koarentena?


Gaurko honetan 3. erronkari buruz hitz egingo dizuet, behar sozial bati erantzuten dion proiektu bati buruz hain zuzen.


Ahuakate taldeak gaur egun oso presente dagoen arazo bati erantzuna bilatzen saiatu gara. Pixabaytik hartutako argazki bat atxikitzen dizuet pista modura:





Suposatzen dut zein arazo aukeratu dugun argi duzuela, hau COVID-19 izan da bai.

Gero eta informazioa gehiago daukagu honi buruz, eta orain badakigu maskarilak beharrezkoak direla transmizioarekin bukatzeko. Hori dela eta jendarteko pertsona askok artikulu hau masiboki erostearen ondorioz, beste pertsona asko hori gabe geratu behar izan dira. Horrekin bukatzeko asmoarekin MaskApp aplikazioa sortu dugu. Hona hemen aplikazio honi buruzko informazioa biltzen duen sortutako aurkezpena.



Nire ustez MaskApp oso aplikazio interesgarria da, eta gaur egungo egoeran martxan jartzeko oso aproposa. Maskarilen zenbaketa eta erosketa kontrolatua lortzen lagunduko luke, pertsona bakoitzak beharrezkoak soilik erostea eta guztiek eskuragarri izatea ahalbidetuz. 
Baina bere alde negatiboak ere kontuan hartzekotan, aipatu beharra dago internet beharrezkoa duela funtzionatzeko eta farmazia guztien artean informazioa elkarbanatzeko.
Egia da, aplikazio hau maskariletan oinarritu den arren, ondo joatekotan premiazko beste hainbat produkturekin ere erabili ahalko litzatekeela.


Maskariletaz baliatu ahal izateko soilik identifikatzeko baliogarria den dokumentu bat beharrezkoa izango da, horren bitartez NANa ez duten pertsonak ere kontuan hartuz.

Gainera, aipatu beharra dago gure aplikazioa ez dagoela kolektiko konkretu bati zuzenduta. Momentu honetan bizi garen egoera dela eta, jendarteak premiazkoa duen behar bat asetzeko asmoarekin sortu dugu, pertsona edo kolektiboak ezberdindu gabe.
Momentuz Euskal Herrian aplikatzeko asmoa dago, eta hau ondo joatekotan gure asmoa beste toki batzuetara zabaltzea da.




Zer iruditzen zaizue MaskApp? Aproposa ikusten duzue farmazietan txertatzeko?



Eskerrik asko irakurtzeagatik eta hurrengora arte!


Itzal Izurieta Ortega.

martes, 31 de marzo de 2020

2. ERRONKA



GAITASUN DIGITALAK GIZARTE HEZITZAILEENTZAT


Kaixo guztioi!


Gaurko honetan bigarren erronkari buruz arituko naiz, hau gaitasun digitaletan oinarrituko da eta noski gizarte hezitzaileei zer nolako ekarpenak ematen dizkigun aztertzen egon gara.
Hau hobeto ulertzeko burututako taula txertatuko dizuet, bertan konpetentzia honetan dauden gaitasunak ikusi ahal izango dituzue. Gaitasunei emandako garrantzia edo neurtzeko erabakia pertsonala dela argitzea garrantzitsua iruditzen zait, hori argi utzi ostean hona hemen taula.



Gaiarekin lotura ikusten duzue Pixabaytik lortutako ondorengo argazkiarekin?


Taula ikusi ondoren zer pentsatzen duzue konpetentzia digitalei buruz? Gizarte hezitzaileentzat garrantzitsuak dira?


Nire ustez, gaur egungo gizartean konpetentzia digitalak gero eta garrantzitsuak izaten ari dira. Gure lana asko errazten dutelako, eguneratuta egoteko oso aproposak direlako, lan egiteko aukera asko ahalbidetzen dituztelako... Baina noski, honi erabilpen egoki bat emateko ulertzea eta menperatzea ezinbestekoa izaten da. Teknologia gure bizitzan oso presente dagoenez erabilpen egokia ematen jakin beharko genukeela uste dut.


Egia da ere ezin garela horretan oinarritu, gure lana pertsonekin aurrez aurre burutzean etekin handiagoak eskuratzea lortzen dugulako. Hala ere, bi hauen arteko kohesioa lortzekotan emaitzak askoz hobeagoak, mamitsuagoak eta handiagoak izango lirateke. 

Informazioa bilatzeko, datuak biltzeko, hauen emaitzak kalkulatzeko, eta beste mila gauzetarako oso baliagarriak dira. Gauza guztiak bezala bere alde onak eta baita txarrak izan ditzakete, baina gaitasun digitalen konpetentziak menperatuta izatean etekinak soilik aterako ditugu.



Espero dut zuen interesekoa izatea, eskerrik asko irakutzeagatik!


lunes, 23 de marzo de 2020

1. ERRONKA


"LA NORIA" PROIEKTU SOZIALA


Kaixo guztioi!

Nire izena Itzal da eta Ahukate taldekoa naiz. Oraingo honetan planteatu zaigun lehenengo erronkan nire taldean proiektu sozial bezala La Noria aukeratu dugu.


Hona hemen aurpezpenaren link-a: La Noria

Proiektu honekin zerikusia duen argazki bezala, Pixabaytik lortutako irudi hau aukeratu dut, geroago bermatuko dizuedan hausnarketan aproposa den edo ez aipatu dezakezue behean ezatekoen atalean.


Proiektu honi buruzko nire hausnarketa:


Nire ustez, La Noria oso proiektu interesgarria da jendartean dauden arazoei modu eraldatzaile batean asetzeaz arduratzen delako (hori dela eta aukeratu dut goiko argazkia). 
Eta ez bakarrik modu eraldatzaile batean, baizik eta sektore publikoak asetzen ez dituen beharrak kontuan hartzen ditu.


Hori da ni gehien azpimarratuko nukeena La Noriari buruz, azken finean jada dauden arazoei konponbidea bilatzeak ez luke jendartean ezer aldatuko. Baina, kontuan hartzen ez diren beharrak ikusi eta hauek asetzeko modu eraldatzaile bat bilatzea premiazkoa ikusten dut.


Gainera, IKT eta sare-sozialei esker gazteen arteko konexioa lortzen saiatzen dira, gaur egungo teknologiaz baliatuz eta honi behar besteko etekina ateraz. Oso interesgarria da egunero oso erabiliak diren plataformaetaz laguntzea lehen aipatutako beharrak asetzeko bide bezala.



Eskerrik asko irakurtzeagatik,

Hurregora arte !!